XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aurrean ez zegoen amore ematea beste irtenbiderik.

Alferrik da amorratzea.

Gogoeta honek ahulduta utzi zuen.

Ordura arte ere ez zen sobera borrokatu, baina ez zen izan saiatu ez zelako, matxinatzeko era aurkitu ez zuelako baino; baina uste zuen bizilekuaren aldaketarekin eginak zeuzkala egiten ahal zituen guztiak, eta zer esanik ez alferrikakoa zela ikusita.

Bere burua osorik hartzen zuen pentsamendu berria zen, aldez aurretik zekiela bere patua eta ezin zitekeela haren kontra deus egin.

Asteetan eta asteetan luzatu zitzaion nahigabea, jan eta lo ozta eginez, alferrikako gogoetetan murgildua, alegia eta alferrikakoa zela patuaren eta heriotzaren kontra saiatzea.

Gero eta sinetsiago zegoen ezin zezakeela ezer egin.

Apurka, halako egoera berezian bildu ahal zezakeen lasaitasun guztia bildu zuen.

Halatan, pentsatu ere egin zuen posible zela patuari iruzur egitea.

Bideren bat egon zitekeen, eta nola edo hala aurkitu behar zuen.

Ezkutatu zen herritik inori deus esan gabe, eta hiri handi batean jarri zen.

Han askoz ere aukera gehiago izango zituen nabarmendu gabe bizitzeko eta norbaitek data jakinean ezarria zion patuari aurre egiteko.(...)